Partiduaren azken unean Toni Lorenzok sartu zuen hirukoak garaipena eman zion Zornotzari, zati ezberdin bi izan zituen neurketan. Hasieran Zornotza defentsako lanetan ezin hobeto jardun zen, eta erasoan ere fin aritu ziren. Bigarren zatian, aldiz, Pratek markagailuan hurbildu zen, eta partiduaren amaierara katalanek markagailuan aurretik zihoazen. Markagailua berdinduta zegoen, eta azken unean 8 metroti Toni Lorenzok luzapena ekidin zue hiruko ikusgarria sartu eta garaipena Mikel Garitaonandiaren taldeari eman zion. Zornotza irabazle beraz, 59-56, Urrezko Adecco Ligara igotzeko Play-offetako bigarren partiduan, eta honenbestez, hirugarren partidu bat jokatu beharko da, astearte honetan Katalunian.
Asteartean, “Prat-Zornotza”-ren hirugarren eta azken kapitulua, irabazlea Urrezko Adecco Ligara igotzeko Play-offetan jarraituko du.