Partidu bikaina egin zuen Bidaideak Bilbao BSR taldeak Txurdinagan azken 5 urteotan talderik onena den Ilunion taldeari 59-49 irabazita. RETAbet Bilbao Basket ere garaipena lortzeko zorian izan zen egungo liga txapelduna den Valentziaren aurka, baina momentu erabakigarrienetan izandako bi galerak erabakigarriak izan ziren. Horrez gain, gure EBA taldeak sailkapenaren goiko postuetan jarraitzen dute, HA Zornotza lider da Universidad de Burgos taldeari 82-86 irabazita eta Santurtzik garaipen argia lortu du CB La Flecharen aurka 65-50. GDKO Celta talde ahaltsuaren aurka galdu zuen.
(ARGAZKIA: Juan Armentia)
RETABET BILBAO BASKET 77 – VALENCIA BASKET 81
Txalo zaparrada jaso zuen Txus Vidorretak Bilbao Arenan, baina hortik aurrera ez zitzaion inolako erraztasunik eman talde Valentziarrari. Lehen laurdena 15-19bukatu zen, erdi eta distantzia luzetik huts egite asko egin zutelarik. Defentsan egindako lan ona eta Todorovic-i esker RETAbet partidua iraultzeko gai izan zen atsedenaldira 36-34 iritsi zirelarik. Minutu baten faltan Tabuk sarturiko hirukoak Miribillak garaipenarekin amestea ekarri zuen 71-70 baina ondoren izandako bi huts egite erabakigarriak izan ziren Bilbotarrak saririk gabe uzteko.
Lehendabiziko porrota jaso du etxean GDKO Ibaizabal taldeak. Liderrak talde bizkaitarra bisitatzen zuen eta hasierako 0-9koa eta 5 hirukoren ondoren Ibaizabalek lan gogorra egin behar izan zuen atzetik aurrera Patricia Valiente nabarmenduz. Celtak erasoaldia aguantatu zuen eta garaipena eskuratu zuen. Celtak lidertzan jarraitzen du eta Galdakaoztarrak bigarren postuan daude.
UNIVERSIDAD DE BURGOS 82 – HA ZORNOTZA 86
HA Zornotzak galdu gabe jarraitzen du zortzigarren garaipena jarraian lortu ondoren. Ulacia eta Gallofaren aurka bezala, oraingoan ere asko sufritu zuen taldeak Universidad de Burgos taldeari irabazteko.Kanpoko jaurtiketan tematu ziren eta barneko jokalariekin konektatzeko eta Burgoseko defentsa sartzeko arazoak izan zituen. Horrekin minutu luzez markagailuan atzetik joan ziren baina azken minutetan egindako esfortzuak partidua iraultzea ahalbidetu zien. Vukovic eta Morganek 20 puntu lortu zuten bakoitzak.
CB SANTURTZI SK 65 – CB LA FLECHA 50
Garaipen garrantzitsua lortu zuen Santurtzik sailkapeneko erdi-goi postuetan egoteko hautagai sendoa den talde baten aurka. Bikain hasi ziren moreak, defentsa bikaina erakutsiz eta 10.minuturako abantaila nabarmena zuten 23-10. Lan ona egin zuten eta garaipena ez zen arriskuan egon.
BIDAIDEAK BILBAO BSR 59 – ILUNION 49
Adi Bidaideak honekin, Denboraldi hasieran zenbait zalantza ageri bazituen ere, jardunaldi honetan garaipen izugarria lortu dute egungo Ligako eta Europako txapelduna den Ilunion taldeari irabazita. Garailearen pentsamoldearekin atera ziren bizkaitarrak, defentsan lan bikaina eginez eta aurkariari espazio guztiak itxiz. Madrildarren jaurtiketa guztiak punteatzen zituzten eta madrildarren barneko jokalariei oso baloi gutxi iristen zitzaien. Gauzak horrela, Txurdinagakoak izan ziren protagonista momentu guztien, 6-8 puntuko aldeak mantenduz. Momentu batean abantaila 10 puntukoa izatera iritsi zen eta Ilunion baino gehiago izan ziren.