Denboraldiko azken txanpara iritsi gara eta garaipenek esanhai bikoitza izan ditzakete. Lointek Gernikak Girona bezalako kantxa zailean irabazi zuen, horrek playoffetara begira indar berezia eman dietelarik. RETAbetek ere irabazi egin zuen eta hiru garaipen lortu ditu jarraian, playoffetara begira ondo kokokatuta jarraitzen du. Zornotzak ere lehen 5 sailkatuen artean egotea du helburu eta horretarako Murtziari irabazi beharra zeukaten. GDKO-k seigarren bukatzea dauka orain helburu. Porrot bakarra Santurtzik jasan zuen, La Gallofaren aurka galdu eta gero.
Sona handiko garaipena lortu du Lointek-ek, oso garrantzitsua RETAbet-ek eta hil ala bizikoa Zornotzak
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak