EUSKAL KOPA EBA: Fundación Bilbao Basket eta Getxo ST, Lauko Finalera

EUSKAL KOPA EBA: Fundación Bilbao Basket y Getxo ST, a la Final Four

Bilbotarrek zein getxotarrek ez zuten arazorik izan Bilboko Artxanda Kiroldegian hurrengo asteburuan jokatuko den Lauko Finalerako txartela ziurtatzeko. Mikel Torreren mutilek Santurtziren aurkako kanporaketari epaia eman zioten joaneko partidan, Imanol Adanen gizonek, berriz, ez zioten aukerarik eman Mondragon Unibertsitateari.

FUNDACIÓN BILBAO BASKET 86 – CB SANTURTZI SK 80

Joaneko partidaren 20 puntuko aldeak emoziorik gabe utzi zuen kanporaketako bigarren partida eta bi taldeek aprobetxatu zuten bere prestaketa jarraitzen denboraldiaren hasierari begira. Eta partida ikusgaria eskaini zieten Artxandara joan ziren zaleei, oso arratsalde kaskar batean meteorologiko arloan.

Beti aurretik Fundacion Bilbao Basket, 17 puntuko aldearekin (53-36) bigarren zatiaren hasieran. Gotzon Arrietaren taldeak ez zuen amore eman eta 75nako berdinketa jarri zuen bi minuturen faltan. Barandallaren 2+1ekoak eta Betolazaren 4 puntuk garaipena eman zioten Bilboko taldeari.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 50 – GETXO ST 74

Imanol Adanen mutilek ez zuten etxekoei itxaropena eman nahi 0-10eko partzialarekin hasi zuten partida. Getxotarrek 5 hiruko saskiratu zituzten lehen laurdenean, 15 puntuko aldea lortzeko (7-22). Gipuzkoarren erreakzioa iritsi zen bigarrenean, 5 puntura hurbiltzeko (23-28), baina bizkaitarrak berriro ihes egin zen libre marratik (23-33).

Bigarren zatian, 4-11ko partziala lehen minutuetan Getxoren aldea 20 puntura joateko. Eta azken laurdenaren hasieran, 30 puntuko abantaila (39-69), 2-11ko partzialari esker. Amaieran, 50-74ko emaitz erosoa Eskuinaldeko taldearentzat.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak